
Mundakako Abesbatza 1979an jaio zen Jose Antonio Lozanoren zuzendaritzapean, elizako abestalde baten oinarritik. Jose Antonio Lozanok gogotsu ekin zion lanari, 2002garren urtean zendu zen arte. Ordutik, bere seme Gaizka Lozano da taldearen batuta eramale.
30 bat ahots nahasiko abesbatza da eta bere sorreratik edozein abesti mota abesten du, eleizakoa zein herrikoa.
Euskal Herriko eta Estatuko hainbat herritan abestu du, eta urtero, Begoñako Aste Koralean eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatutako Udaberriko Kontzertuetan hartzen du parte.
Musika Polifoniko berezitasunean, Euskal Telebistako lehenengo lehiaketan parte hartu zuen, Santurtziko Aste Koralean, bai eta Torreviejako Polifonia eta Habaneren XXXVIIgarren lehiaketan ere.
1990 eta 1992. urteetan, San Vicente de la Barqueran antolatutako “Canción Marinera y Polifonía” lehiaketan, LIRA DE PLATA eta CANCION MARINERA interpretazio sariak lortu zituen.
Bere ekitaldien artean, meza nagusiak abestea eta Mundakan, urteetan zehar igaro diren ohitura musikalak mantentzea da; herriko zaindariaren jaiak, euskal jaia, Zezilia Deuna, Agate Deuna besteak beste.

No hay comentarios:
Publicar un comentario